Jatorrizko kokalekura itzulita egingo da aurten Iturri ondoan

2022ko ekainaren 14aJatorrizko kokalekura itzulita egingo da aurten Iturri ondoan

Euskal kultura sustatzea helburu duen Iturri ondoan egitasmoa uztailaren 1etik 29ra egingo da 2022. urtean. Azken bi urteetan osasun egoerak lekuz aldatzea eragin bazuen ere, aurten Plaza Zaharrera, iturri ondora bueltatuko da.

Bederatzigarren Iturri ondoan da aurtengoa, eta diziplina desberdinetako ekitaldiak egingo dira uztaileko ostiraletan, guztiak 22:00etan, Plaza Zaharrean: bertsolaritza, literatura, antzerkia, datza eta musika.

Aurtengoan “gazteen sorkuntzari eta emakumeei leku berezia eman nahi izan diegu”, azaldu du Aritz Larrañaga kultura zinegotziak. 

Aprobetxatu dugu herrian daukagun ondarea, orain arte deskubritu gabe daukaguna argitara emateko”, euskara teknikari Amaia Zinkunegiren esanetan. Bertsolaritzaren bitartez aurten, adibidez, Tene Mujika presente egongo da. Debako Udala hainbat ekimen egiten ari da Mujikaren irudia lantzeko, hura hil zeneko 40. urteurrenean. Uztailaren 1ean egingo da 'Tene' bertso saioa.

Uztailaren 8an, berriz, Begiradak eskainiko da. Herritarrekin egiten den ekitaldia, irudiak eta literatura uztartuz. 

Dantzak hartuko du txanda 'genEroa' ikuskizunarekin, uztailaren 15ean. Hurrengo astean, 22an, musika Habiren eskutik. 29an, antzerkia, 'Album' bereziki aurten gazteek gazteentzako gehi helduentzako egina.

Aritz Larrañagak, halaber, ekimenaren izaera herritarra nabarmendu du: “Iturri ondoan herritarrek egiten dute, bai haien kultur ekarpenekin, eta baita ikus-entzule moduan parte hartzen. Debako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta aurten ere parte hartzera gonbidatu”. 

EGITARAUA