JOSTAILUEN KANPAINA ETA BIGARREN ESKUKO MERKATUA

2015ko azaroaren 27aJOSTAILUEN KANPAINA  ETA  BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Aurten ere, Debako Udalak, JOSTAILUEN KANPAINA eta BIGARREN ESKUKO MERKATUA antolatuko ditu, Luzaro eta Mendata ikastetxeekin, Gurutze Gorriarekin eta Gazte-lekuarekin batera.

Hondakinen sorrera saihesten duten sentsibilizazio jarduera horien bidez lortuko dugu, etxean alferrik ditugun gauzak (kirol osagarriak, trizikloak, eskola materiala, adin guztietarako jostailuak, … -ikusi zerrenda-) beste norbaitek erabiltzeko moduan jartzea. Horrez gain elkartasun eta lankidetza balioak indartuko ditugu gazte zein nagusiengan.

JOSTAILUEN KANPAINA

Herriko Haur edo Lehen Hezkuntzako ikasleei etxean dituzten eta erabiltzen ez dituzten jostailuak Gurutze Gorrira eramateko eskatu zaie. Egoera onean egon behar dira jostailuak.

JOSTAILUEN KANPAINAREN bidez banatuko dizkie Gurutze Gorriak baliabide urriak dituzten eskualdeko familietako umeei. Bide batez, Debako familien artean eskualdeko beste herrietan bildutako jostailuak banatuko dira.

Zuk ere parte hartu dezakezu!

Ekarri zure jostailuak edota gauzak Gurutze Gorriak Kalbeton zumardian duen lokalera, azaroaren 26tik abenduren 4ra bitartean, honako ordutegian: 10:00–12:00 h eta 17:00–18:30 h

BIGARREN ESKUKO MERKATUA

Bigarren Hezkuntzako ikasleei erabiltzen ez dituzten gauzak bigarren eskuko merkatura bideratzeko eskatu zaie. Abenduaren 12an, arkupetan egingo den BIGARREN ESKUKO MERKATUAN saltzeko. Gaztelekuko nerabeak, merkatua antolatzen eta saltzen egongo dira.

Bertan jasotako diruaren erdia helburu soziala duen herriko ekimen batetarako erabiliko da eta gainontzekoa gaztelekuko gazteen prozesu hezitzailerako. Iaz ateratako 550€-ren erdia Caritasekoek erdarazko ikastaroak emateko beharrezkoa zuten eskola materiala erosteko erabili zen.

Saltzen ez diren gauzak, Caritasi emango zaizkio.

Zuk ere parte hartu dezakezu!

Ekarri zure gauzak Gaztelekura (Osio 7), azaroaren 26tik abenduaren 10era bitartean, honako ordutegian:

17:00-19:00 h astearte-ostegunetan

17:00–20:00 h asteburuetan

 MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK; BAI IAZ, BAI AURTEN