Josu Iriondok botako du jaietako txupinazoa
2023ko abuztuaren 9a
Txupinazoa jaurtitzeko bi proposamen jaso ziren. Bat, Josu Iriondo Salinasen alde; eta, bestea, Debako Musika Bandaren alde. Bi hautagaiek oinarriak betetzen zituzten, eta herri-bozketa bidez aukeratu da zeinek jaurtiko duen aurtengo txupinazoa.
Bozketa udaletxeko areto nagusian egin zen. Ehun pertsonatik gora parte hartu dute bozketan. Emaitza, Josu Iriondo Salinasek irabazi du, beraz, berak botako du aurtengo txupinazoa.