Kalakan eta L’incontro Duok irekiko dute XXXV. Udako Musikaldia, Deban

2018ko abuztuaren 2aKalakan eta L’incontro Duok irekiko dute XXXV. Udako Musikaldia, Deban

Hogeita hamabostgarrenez antolatu du Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Debako Udako Musikaldia. Zikloari gaur bertan emango diogu hasiera, Kalakan eta L’incontro Duoren ekitaldiarekin. Kontzertuak abuztuko ostegunetan izango dira, arratsaldeko 8etan, Santa Maria elizan.