Kaleak irribarrez beteko dira berriz maiatzaren 15eko Debarren Egunean

2022/05/06
Azken bi urteotan, osasun pandemiak eraginda, ez da Debarren Eguna ohiko moduan ospatzeko aukerarik egon. Aurten, maiatzaren 15ean, azken bi urteotako nagiak kenduta kaleak pozez betetzeko deia egin nahi die herritarrei Debako Udalak.

Lagunekin, familiarekin edota aspaldi ikusi gabekoekin egoteko, eta elkar besarkatzeko, dantzatzeko, disfrutatzeko aukera egongo da berriro. Horretarako egitarau oparoa prestatu dute Debako Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean, asteburu osorako. Erraldoien alardea, erromeria, kalean kantuz, haurren margo lehiaketa eta beste asko. 

Aurten, gainera erraldoien konpartsa, etenaren ondoren, belaunaldi aldaketa eginda, indarberrituta bueltatuko da. Eskerrak eman nahi dizkie Debako Udalak orain arte konpartsan aritu direnei egin duten lanagatik, eta kide berriei animoak urte askotan herria alaitzen jardun daitezen, eta kanpoan Debaren izena eta izana zabaltzen jarrai dezaten. 

EGITARAUA:

Maiatzak 13, ostirala 

18:00 Banda gaztearen kalejira. 

19:00 Kalean kantuz

22:00 Debako Musika Bandaren kontzertua Elizako kalostran. 

Maiatzak 14, larunbata 

9:30-10:30 Haur margo lehiaketarako izen ematea Udaletxe azpian. 

13:00 Debako Gaiteroen kalejira. 

17:00 Entzierroa karretoiekin. 

18:00 DANTZATZEKO PREST Berasaluze plazan. 

19:00 Debako Banda kaleetan zehar. 

21:00 “MOTXAILA BAND” Elektrotxaranga

23:00 Erromeria Foruen plazan LUHARTZ taldearen eskutik. 

Maiatzak 15, igandea 

07:30 Diana Lizarrako gaiteroekin. 

08:30 Entzierroa eta sokamuturra

11:00 Meza Nagusiaren ondoren Ezpata-Dantza San Roke ermitan. 

11:00 Herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa Foruen plazan. 

11:45 Erraldoien konpartsen desfilea (Txantrea, Tafalla, Buztintxuri, Deba). 

13:00 Gure Kai dantza taldearen eskutik Aurreskua Foruen plazan. 

17:00 Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean. 

18:00 Erraldoien alardea Plaza Zaharrean. 

19:00 Erromeria Foruen plazan BIZPAHIRU PELAU taldearekin.