KIROL HERRI proiektua igandean helduko da Debara

2025ko ekainaren 13aKIROL HERRI proiektua igandean helduko da Debara

Atzo, ekainaren 12an, Zarautzen aurkeztu zen ofizialki KIROL HERRI egitasmoa.  SUSTRAIA proiektuak sortutako herri kirolen liga berritzailea da eta ETBren babesa jaso; hala, proiektuak zabalkunde handia izango du telebistan zein sare sozialetan . 

Formatu parekide eta dinamikoan oinarritua, KIROL HERRI emakume eta gizonezkoen arteko aurrez aurreko lehiak eskaintzen dituen txapelketa ikusgarria da, harri-jasotze, aizkora eta talde lanen bitartez.

Lehenengo jardunaldia igande honetan izango da, ekainaren 16an, Deban. Ekitaldia Aldats frontoian jokatuko da, goizeko 12:00etan hasita.

Debako herritarrak eta inguruko zale guztiak gonbidatuta daude, giro herrikoian, kultura eta kirolaren uztarketa bizitzeko.