Kolorez Blai Udalekuak 2015

2015ko maiatzaren 20aKolorez Blai Udalekuak 2015

Zabaldu berri da kolorez blai udalekuetan izen emateko epea. Maiatzaren 18tik 29ra bitartean izen emate fitxa eta ordainagiria Zuhatzan entregatu beharko da. Plaza mugatuak izango dira, gutxienez 12 laguneko taldea osatu beharko da eta onartuen zerrenda ekainaren 5ean jakinaraziko da. Gurasoentzako bilera ekainaren 26an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Itziarren (Apaiz etxean) eta 19:00etan Deban (Udaletxeko areto nagusian).