Konexio mugikor azkarragoa eta estaldura hobea ekarriko ditu Debara 4G zerbitzu berriak

2016ko ekainaren 2aKonexio mugikor azkarragoa eta estaldura hobea ekarriko ditu Debara 4G zerbitzu berriak

Telefono operadoreak 4G zerbitzua eskaintzen hasiko dira Deban. Teknologia berri honek mugikorreko datuak erabiltzerako orduan abiadura azkarraz gozatzeko aukera eskainiko die debarrei, eraikinen barnekaldeko estaldura hobetuko du eta hedadura geografikoa handituko du. Llega800 da 800MHz bandan 4G zerbitzuaren eta TDTaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratuko den erakundea.

Telefono-operadoreak, Telefonica, Vodafone eta Orange, Deban 4G zerbitzua eskaintzen hasiko dira; eta horrek, debarrei abiadura handiagodun konexio mugikorraz gozatzeko aukera eskainiko die, baita eraikinen barnekalderako estaldura hobea eta hedadura geografiko handiagoa ere. Teknologia berriaren eta TDTaren arteko bateragarritasuna bermatzeko, operadoreek Llega800 jarri dute martxan, telebistaren seinalea hartzerako orduan sor daitekeen edozein arazo konpontzeaz arduratuko den erakundea, hain zuzen ere.

Abantaila nagusiak: estaldura gehiago eta hobea

“Telefonia mugikorreko sare aurreratu honek bi hobekuntza garrantzitsu dakartza. Batetik, estaldurak huts egiten duen orografia zaileko tokiekin erlazionatutako arazo asko konpontzen ditu. Bestetik, eraikinen barnekaldeko estaldura handiagoa izango da” azaldu du Daniel Espínek, Llega800eko bozeramaileak.

4G teknologiaren belaunaldi berriak enpresa munduan eta administrazio publikoan zerbitzu berrien sarrera errazten du, hala nola, multimedia-eduki altudun higikortasuneko enpresa-aplikazioak edo bideo-deiaren erabilera.

Gainera, 4G-k 800MHz bandan hartuko duen estaldura handiago horrek eraikinen barneko zerbitzua hobetuko du eta zerbitzua geografikoki era eraginkorrean hedatzea baimentzen duen banda izango da.

Bateragarritasuna bermatzeko

Llega800 da 800MHz bandan 4G zebitzuaren igorpenaren eta TDT zerbitzuaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratuko den enpresa kudeatzailea.

Bateragarritasun hau bermatzeko, Llega800-ek herritarrei doako zerbitzuak eskaintzen dizkie; batetik, eragin gehieneko inguruetan bizi diren herritarrek komunikatu bat jaso dute beren etxeetan data horretatik aurrera beraien eraikineko antenaren egokitzapena dohainik eskatzeko aukera izango dutela adierazten duena, gerta litezkeen gorabeherak ekiditeko.

Bestetik, Llega800 enpresa kudeatzailea arduratuko da arazoak dituzten erabiltzaileez, hauen aparteko gorabeherak kudeatuz eta ebatziz inolako kosturik gabe.

Zerbitzu hauek kudeatzeko, herritarren eskura doako arreta-telefono bat (900 833 999) eta www.llega800.es weborria jarri dira.