Kultur Gida udazkena 2014

2014ko azaroaren 14aKultur Gida udazkena 2014

Hainbat jarduera jasotzen ditu dagoeneko kaleratutako udazkeneko Kultur Gida 2014. Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko dugu eta herriko taldeek musikaz beteko dituzte gure kale eta txokoak. Abenduan bertso saio aparta izango da Aldats pilotalekuan, animazioaren mundura ere hurbilduko gara Anima Deba zinemaldiari esker eta Gabonetan gure ohiturak jarraituz urte zaharrari agurra eta berriari ongi etorria egingo diogu. Ondo pasa!

Agenda atalean sartuz gero jarduera guztiak ikusteko aukera izango duzu. Esku programa ikusteko berriz klikatu hemen.