Kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 25era arte

2021ko ekainaren 11aKultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago ekainaren 25era arte

Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteei eta pertsona fisikoei diru-laguntzak esleitzeko oinarriak argitaratu dira.

Oinarri hauen xedea da irabazi asmorik gabeko herriko elkarte, talde edota eragile kulturalei zein pertsona fisikoei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea, oinarri kultura-ekintza bereziak garatu eta antola ditzaten, bereziki honako kultura-arlo hauetan: 

  • Arte eszenikoak eta dantza 

  • Musika eta kontzertuak 

  • Aurreko bi kultura-arloetan sartzen ez diren bestelako jarduerak 

Diru laguntza hauen onuradunek ondoko bete behar hauek dituzte: 

  • Deban erroldatuta egotea 

  • Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitate juridikoa izatea, dagokion 

    erregistroan formalki inskribatuta egotea eta bere estatutuetan, helburu, misio eta/edo memorietan espresuki agertzea, kultur jarduerak eta oinarri hauen helburuarekin bat datozenak burutzeko asmoa. 

  • Zerga egoitza eta helbide soziala Deban izatea. 

  • Diru laguntza eskatzeko unean zerga eta gizarte segurantzako obligazioak

    beteta edukitzea eta Debako udalarekin zorrik ez izatea. 

  • Ezin izango dute diru-laguntza hauen onuradun izan azaroaren 17ko 

    38/2003 Legeak, diru-laguntzen gainekoak, 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona edo erakundeak. 

 

Deialdia

Deialdiaren xehetasunak (es)

Oinarriak

Eskaera orria

Zinpeko aitorpena