Kultura demokratiko parte-hartzailea sortzeko gune izango da Dagigun

2021ko uztailaren 23aKultura demokratiko parte-hartzailea sortzeko gune izango da Dagigun

Behar zehatz batetik abiatuta (Zumardiko pasealekuari buruzko herritarren eztabaida irekitzea), Debako Udalak, bere partaidetza-batzordetik, udalerriko gizarte- eta administrazio-eragileen kultura parte-hartzailea eta demokratikoa aktibatzeko prozesu sakon eta trinkoa jarri du abian. Uztailaren 15ean aurkeztu da jendaurrean Zumardian bertan dagoen karpan egindako ekitaldian.