Lan eskaintza berria Debabarrenan: peoi balioanitzeko 8 lanpostu eskualdeko hobekuntza lanetarako
2026ko urtarrilaren 7aDebemen, Debabarreneko landa garapen elkarteak, eskualdeko Udalekin eta Itziarko Auzo Udalarekin elkarlanean, bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden lehentasunezko kolektiboei zuzendu die lan eskaintza hau. Izena emateko epea urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik, Lanbideren bidez.
Debemenek, Debabarreneko landa-garapen elkarteak, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako lan-eskaintza berri batean izena emateko epea ireki du. Guztira, peoi balioanitzeko 8 lanpostu eskaintzen dira, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuko Udalekin eta Itziarko Auzo Udalarekin lankidetzan.
Hautatutako pertsonek sei hilabeteko kontratua sinatuko dute, 2026ko otsailetik abuztura bitartea, eta arekak, lorezaintza, garbiketa orokorra, pintura eta igeltserotza lanak egingo dituzte eskualdeko hainbat tokitan.
Izena emateko prozesua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen du, eta urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Interesdunek eskuragarri dute informazio guztia, baita izena emateko aukera ere, esteka honetan: https://labur.eus/izenematea2026