Langabezian dauden emakumeentzat prestakuntza ikastaroa eskuragarri
2023ko maiatzaren 26aLangabezian dauden emakumeentzat “Informazio digitalaren bilaketa eta kudeaketa oinarrizko maila” prestakuntza ikastaroa antolatu du Debegesak, maiatzaren 29tik ekainaren 9ra, 15:00etatik 19:00etara.
40 orduko ikastaro hori Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal institutuan (Azitain 2) izango da.
Izena emateko aukera izango da Lanbideren webgunean edo aurrez aurre.