'Lehen aukera herria' bonuen programa abiatuko dute Debako Udalak eta Debalaik elkarlanean

2021ko ekainaren 8a'Lehen aukera herria' bonuen programa abiatuko dute Debako Udalak eta Debalaik elkarlanean

'Lehen aukera herria' bonu-programa COVID-19ak eragindako egoerak herriko merkataritzan eta ostalaritzan sortu duen krisiari aurre egiten laguntzeko xedea du. Ekainaren 14tik uztailaren 11ra bitartean gauzatuko da programa, eta bezeroek epe horretan kontsumitu beharko dituzte bonuak. Bonuen erdia Debalaikoek kalean ipiniko duten mahai batean salduko dira, eta gainontzekoak turismo bulegoan.

Aurretik egindako horrelako ekimenak baino zabalagoa izango da oraingoa, eta, programara atxikitu ahal izango dira herriko saltoki eta establezimendu guztiak, artisau dendak eta merkatura bertaratzen diren ekoizleak, baita herriko jatetxe eta tabernak ere.

50 euroko 665 bonu banatuko dira. Bonu bakoitza 5 azpi-bonutan banatuko da, kolore desberdinekoak, eta non erabili daitezkeen ere zehaztuko da. Hau da:

1go azpi-bonua: arropa, osagarriak eta herriko artisauen produktuetan. 

2. azpi-bonua: zerbitzuetan (ileapaindegi, fisioterapia, estetika, gestoria, aseguruak, liburu denda, burdindegi, loradenda, inprimategi, iturgintza, erreforma dendak).

3. azpi-bonua (5 €-ko 2 bonu): elikaduran (okindegi, arrandegi, harategi, ekodenda, fruta denda, merkatuko postuetan). 

4. azpi-bonua (5€-ko 2 bonu): ostalaritzan (tabernak, jatetxeak, kafetegiak).

5. azpi-bonua: erosleek kanpainara atxikitako edozein establezimendutan erabili ahalko dituzte.

Bonuek 50 euroko balioa izango dute; horietatik 15 euro Debako Udalak ordainduko ditu, eta gainerako 35 euroakbezeroek. Kontsumitzaileak 16 urtetik gorakoak eta Deban erroldatua egon behar dute; bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu.

Debako Udalak 10.000 euro bideratuko ditu 'Lehen aukera herria' bonuen zenbatekoa ordaintzeko. 

Programara atxikitu nahi duten establezimenduek Udalaren webgune honetan dagoen dokumentua bete eta Debalai Elkartera (ibonerra@gmail.com) bidali beharko dute. Edozein zalantza argitzeko (T. 943 192 452) deitu daiteke.