Lekuz aldatuko da Skate-a egiteko U-a

2021/02/26
Datozen asteetan Osion dagoen Skate-a egiteko U-a kendu egingo da. Denbora luzez kexatu dira bertako bizilagunak skate-arekin ibiltzean sortzen den zaratagatik. Kokaleku berria bilatuko zaio.

Hortaz, bertako bizilagunen eskaerari erantzunez epe laburrean desmuntatu egingo da U-a. Kokaleku berri zehatza ez du oraindik. Inguruan etxebizitzak ez dituen ingurunea bilatzen aritu da Udala, bermatu ahal izateko honen erabilera, baina gainontzeko bizilagunei eragozpenik sortu gabe. Hau honela, aztertzen ari den kokaleku berria Ondarbeltz ingurua da. Une honetan lekualdatzea egiteko tramiteak egiten ari da Udala Mutrikuko Udaleko ordezkariekin.