LGBTIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

2021ko maiatzaren 17aLGBTIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala

Debako Udalbatzako hiru alderdiek eta Itziarko Auzo Udalak adierazpen instituzionala onartu dute LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean.

Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko eguna ospatzen da. Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak egindako adierazpenean, besteak beste, aldarrikatzen dute: 

"Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak adierazi nahi dugu orientazio sexuala eta genero identitatean oinarritutako diskriminaziorik ez dugula onartzen, ez eta indarkeriarik ere. Lesbiana, gay, transexual, bisexual, transgenero eta intersexualek bere adierazpen afektibo- sexualak askatasun osoz bizitzeko eskubidea baitute.

Euskal gizarte inklusiboa eta askotarikoa aldarrikatzen dugu, aniztasuna aztergai dugun esparrutik ulertuta, baina baita bere osotasunean ere. Indarrak batzea dagokigu, gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu-orientazio eta generoagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin".

 

ADIERAZPENA