LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Debako Udalaren Adierazpen Instituzionala

2026ko ekainaren 28aLGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Debako Udalaren Adierazpen Instituzionala

Ekainak 28, Sexu Askapenaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna Aurten ere, ekainaren 28 honetan LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatu nahi ditu Debako Udalak.

Ekainaren 28an, LGTBIAQ+ harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Debako Udalak berresten du pertsona guztien duintasunarekiko, askatasunarekiko eta berdintasunarekiko duen konpromisoa.

Gaurkoan Stonewall-eko istiluak ekarri nahi ditugu gogora, horiek eman baitzioten hasiera LGTBIAQ+ kolektiboaren eskubideen aldeko borrokari. Ordutik 57 urte igaro dira eta, aurrerapauso ugari eman diren arren, oraindik asko dira kolektibo honek pairatzen dituen diskriminazio, indarkeria eta zapalkuntzak, beraz, aldarrikapenekin jarraitu beharra dago.

Gainera, kontuan izan behar dugu LGTBIAQ+ kolektiboa oso anitza dela bere horretan, zenbait genero identitate, sexu orientazio, genero adierazpen eta gorpuztasunek osatzen baitute. Guztiek ez dute ikusgarritasun bera izan historian zehar, beraz, bazterretan geratu diren horiek erdigunera ekarri behar ditugu (asexualak, intersexualak, ez bitarrak...).

Guztioi dagokigu kolektibo honentzat bizigarriagoa den jendartea eraikitzea, eta Udalak ere herri inklusibo, seguru eta aske baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du, sentsibilizazio ekintzak martxan jarriz eta LGTBIAQ+ kolektiboari ikusgarritasuna emanez, besteak beste.

Horregatik, esandako guztiarekin bat eginez, Debar guztiei gonbidatzen zaituztegu ekainak 28ko aldarrikapenekin bat egitera, denok batera kolektiboko pertsonen eskubideen alde egiteko eta jendarte parekideagoa zein justuagoa sortzeko.