Liburu egunaren testuinguruan, Debako hainbat eragilek egitarau anitza argitaratu dute

2023ko apirilaren 19aLiburu egunaren testuinguruan, Debako hainbat eragilek egitarau anitza argitaratu dute

Urtero legez, apirilaren 23an, Liburu eguna ospatuko da, eta data horren testuinguruan, egitarau oparoa antolatu dute herriko hainbat eragilek.

Datorren ostiralean, apirilaren 21ean, egingo diren bi sari-banaketekin emango zaio hasiera egitarauari:  11:30ean, III. Ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketa egingo da Osoko bilkura gelan; eta arratsaldean, ordea, VII. Deba ehun hitzetan lehiaketan sari-banaketa, Kultur Elkartean.

Larunbatetik astearte arte, hau da egitaraua:

· Apirilak 22, larunbata:

o   11:00-14:00: Liburu azoka eta mikro irekia, Kultur Elkartea.

o   22:00: Ruper Ordorikaren kontzertua, Kultur Elkartea.

· Apirilak 23, igandea:

o   12:00: Debako Ipuin Kontalariak (III. Ipuin eta ilustrazio lehiaketan saritutakoak, Kultur Elkartea.

o   19:00: Ruper Ordorikaren kontzertua, Kultur Elkartea.

· Apirilak 25, asteartea:

o   19:00-20:30: Irakurketa Kluba, Udal liburutegian Tea rooms (Hoja de Lata, 2016) Luisa Carnés. Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal