Liburuaren Eguna ospatzeko askotariko ekimenak antolatu dituzte hainbat eragilek elkarlanean
2022ko apirilaren 8aApirilaren 23tik 29ra egingo dira Liburuaren Egunaren (apirilak 23) testuinguruko ekitaldiak. Adin eta gustu desberdinak dituzten pertsonak asetzeko moduko egitaraua prestatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean. Esaterako, poesia irakurraldia, haurren ipuin lehiaketaren sari banaketa eta azoka egingo dira.