Liburuaren Egunaren egitaraua egungo osasun egoerara moldatu da

2021ko apirilaren 22aLiburuaren Egunaren egitaraua egungo osasun egoerara moldatu da

Debako egoera epidemiologikoa aintzat hartuta Liburuaren Egunaren testuinguruan osatutako egitarauan aldaketak egin dira.

Hala, ostiralean, apirilaren 23an, Itziarren egitekoa zen 'Naparra kasu irekia' liburuaren aurkezpena atzeratu egingo da. Egun berean Kultur Elkartean egingo den irakurraldirako ordua eta lekua aldatu egin dira: 18:00etan izango da, kalean, Kultur Elkartearen plazatxoan. 

Bestetik, larunbatean, hilaren 24an egitekoa zen liburu azoka eta 25erako aurreikusitako umeen ipuin lehiaketaren sari banaketa ez dira egingo.

Gainontzeko ekimenak egoerak eskatzen duen segurtasun eta garbitasun neurriak hartuta egingo dira.