Lola Shoneyineren nobela izango du hizpide gaztelaniazko irakurketa klubak, martxoaren 24ean

2026ko martxoaren 17aLola Shoneyineren nobela izango du hizpide gaztelaniazko irakurketa klubak, martxoaren 24ean

Solasaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Ostolaza udal liburutegian eta Lola Shoneyinek idatzitako Las vidas secretas de las esposas de Baba Segi nobela liburua izango du ardatz.

Liburuak Nigeria inguruko gizarte errealitateak eta emakumeen bizitzak aztertzen ditu, eta etxeko indarkeria, maitasuna, miseria eta gizartearen presioak nola moldatzen dituzten emakumeek protagonista duten istorioen bidez kontatzen da. Las vidas secretas de las esposas de Baba Segi irakurleari begirada berri bat eskaintzen dio Afrikako kultura eta emakumeen bizitzaren inguruan.

Saioaren helburu nagusia da literatura eta gizarte-kontzientziazioa uztartzea. Horrela, literatura kritikaren bidez emakumeen errealitateak eta gizarte egitura patriarkalaren kontra borroka egiten duten emakumeak protagonista izaten dituzten istorioak eztabaidatuko dira.

Saioa 19:00etatik 20:30etara izango da, eta irekia literatura, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa interesatzen zaien guztientzat, eta gazteleraz izango da.