Ostilarean Luzaro ikastetxeak eta Udalak Zuhaitz eguna ospatu dute, Itziar bidean dagoen konposgunea landarekin atonduz

2014/03/24
Bi txandatan banatuta, , 4. mailako 47 ikasleek hasteko, Goroldiko (udaleko lorazaintza eramaten duena enpresako) teknikariaren azalpenak jaso dituzte: zuhaitz eta landareek gure bizitzan duten garrantzia (kutsakorra den karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoa askatzen dutelako), landareen atalak, eta elikaduraren beharrak, etxeko konposta landareentzako ongarri ezin hobea dela, ... Bi landare mota usaintsuak (erromero eta aliso) eta kolorez deigarria den Spiraea Japonica ´Goldflame izeneko zuhaizka landatu eta belarra haziak erein dituzte, talde txikietan banaturik. Gustora asko egon dira ikasleak eta udaleko ordezkariak, beraz, urtero egitea erabaki dute.