Maiatzak 26ko hauteskundeetako emaitzak, Deban

2019ko maiatzaren 27aMaiatzak 26ko hauteskundeetako emaitzak, Deban

Atzo, maiatzak 26, Europako Parlamenturako hauteskundeak, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak eta toki-hauteskundeak ospatu ziren.

Europako Parlamenturako hauteskundeak, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak eta toki-hauteskundeak egon ziren atzo, maiatzak 26. Honako emaitzak izan genituen Deban.

Udal hauteskundeetako emaitzak

Deban erroldatutako 4.289 hautesleetatik 3.189k eman dute botoa udal-hauteskundeetan. Partaidetza, hortaz, %74,36-koa izan da; 2015eko hauteskundeekin alderatuta, %0,27 gutxiago. Udal-hauteskundeetan EH Bildu nagusitu da botoen %42,29arekin.

Hauteskunde-mahaiak
Hautagaiak 1-2-A 1-2-B 1-1-A 1-1-B 1-3-U 2-1-U GUZTIRA % 2015eko emaitzak
EH BILDU 194 185 142 181 234 398

1.334

42,29 1.127
DEBARREN AHOTSA 178 176 185 175 213 15 942 29,86 1.259
EAJ/PNV 120 107 141 122 130 118 738 23,39 667
PSE-EE 7 7 17 14 22 12 79 2,50 43
Zuriak 8 14 9 10 10 10 61 1,93 73
Baliogabeak 3 6 11 1 10 4 35 0,03 28
Guztira 510 495 505 503 619 557 3.189 100 3.197

Itziarko Tokiko Entitate Txikia

Hautagaiak Bozka kopurua %
DENON HERRIA 482 87,95
Zuriak 55 10,04
Baliogabeak 11 2,01
Guztira 548 100

Batzar Nagusietako hauteskundeetako emaitzak

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeei dagokienez, %74,08-koa izan da parte-hartzea Deban (2015ean baino %0,29 gehiago); 3.168 hauteslek eman dute euren bozka. Kasu honetan, EAJ/PNV izan da alderdirik bozkatuena, 1.365 botorekin.

Hautagaiak Bozka kopurua % 2015eko emaitzak
EAJ/PNV 1.365 43,62 1.280
EH BILDU 1.216 38,86 1.160
ELKARREKIN PODEMOS 244 7,79 369
PSE-EE 210 6,71 184
PP 60 1,91 83
Zuriak 34 1,08 62
Baliogabeak 39 0,03 32
Guztira 3.168 100 3.170

Europako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzak

Europako Parlamenturako hauteskundeen kasuan, %73,43-koa izan da Debako partaidetza; 3.149 hautesleren bozkekin.

Hautagaiak Boto kopurua %
EAJ/PNV 1.222 39,17
EH BILDU 1.165 37,35
UNIDAS PODEMOS 281 9,00
PSOE 270 8,65
PP 48 1,53
CIUDADANOS 31 0,99
JUNTS PER CATALUNYA 21 0,67
VOX 13 0,41
PACMA 12 0,38
RECORTES CERO-LV-GVE 7 0,22
PUM+J 3 0,09
I.Fem 2 0,06
PCPE-PCPC-PCPA 2 0,06
CPE 0 0,00
BESTEAK 9 0,37
Zuriak 33 1,05
Baliogabeak 30 0,95
Guztira 3.149 100