Maiatzaren 13ra arte eman daiteke izena Kolorez blai udalekuetan

2022ko maiatzaren 10aMaiatzaren 13ra arte eman daiteke izena Kolorez blai udalekuetan

Adinaren arabera banatutako bi txanda proposatzen dira Kolorez bai udaleku irekietarako. Bietarako izen-ematea datorren ostiralean, maiatzak 13, amaituko da.

Uztailean egingo dira udaleku irekiak, adinari dagokion epeetan. Lehenengo txanda Uztailaren 4tik 15era egingo da, HH5 (2016) eta LH1-2 (2015-2014) mailetako haurrentzat. Bigarren txanda, berriz, uztailaren 18tik 29ra,  LH 3-4-5-6 (2013-2012-2011-2010) mailetako haurrentzat. Astelehenetik Ostiralera 9:30etik 13:00etara izango da. 

Izen-ematea Zuhatza euskara elkartearen bulegoan (Ifar kalea, 12) edo online hemen egin daiteke: labur.eus/kolorezblai2022.

Informazioa eta izen-emate orria hemen.