Maiatzaren 15etik ekainaren 30a arteko epea dago Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko

2023ko apirilaren 27aMaiatzaren 15etik ekainaren 30a arteko epea dago Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko

2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 30a arteko epealdian, biak barne, Ondasun Higiezinen Gaineko zergari (hiri-zerga eta landa-zerga) dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo apirilaren 24a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2023ko ekainaren 30ean. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da. 

Ekainaren 7a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea. 

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.