Mari Tere Egañak 101 urte bete ditu

2024ko maiatzaren 14aMari Tere Egañak 101 urte bete ditu

Alazne Txurruka Debako alkatea eta Jon Riaño, alkateordea, bere etxean izan ziren atzo eta debar guztien izenean zoriondu zuten.

101 urte bete zituen atzo Mari Tere Egañak. Atzo bezalako egun batez jaio zen, 1923an, eta osasun ezin hobearekin bete du urte bat gehiago. Egun berezi horretan, Alazne Txurruka alkatearen eta Jon Riaño, alkateordearen, bisita jaso zuen etxean, eta lore sorta oparitzeaz gain debar guztien izenean zoriondu zuten.

 Zorionak Mari Tere, eta segi horrela!