Marinel eguneko bazkaria
2023ko abuztuaren 8aMarinel eguneko bazkarirako tiketak Turismo Bulegoan eskuragarri egongo dira abuztuaren 9tik aurrera. Bi aukera egongo dira menuan; alde batetik, A menua: entsalada mistoa, hegaluzea parrillan, txerri sahieskiak eta Eceizako pasteltxoak. B menua (beganoa): Entsalada mistoa, barazki menestra, lasaña beganoa eta anana. Bietan ogia, kafea eta edariak. Prezioa 20 euro.
Oharrak: 10:30-11:00: mahaiak montatu eta tokia hartu. Kuadrilla bakoitzetik gutxienez 2 ordezkari. 14:30ean frontoia irekiko dute.15:00etan bazkaria. Puntualak izan, 15:30etatik aurrera iristen denari ez baitzaio zerbituko. 17:00-17:30: dena jaso beharko da. Koadrilla bakoitza arduratuko da erabilitako guztia jasotzen (zaborrak, aulkiak, mahaiak...).