Marmitako lehiaketa
2023ko irailaren 21a
Urtero bezala, iraileko azken larunbatean, Zuhatza Euskara Elkarteak Debako Udalarekin batera ekintzez betetako eguna antolatzen du, Euskal Jaia. Egitarauaren barruan, marmitako lehiaketa antolatzen da. Aurtengoa, hamaikagarren edizioa. 10:00etan antolakuntzak mahaiak jarriko ditu Estalitako Pasealekuan, bertan prestatu beharko da marmitakoa. Parte-hartzaileak; sua, kazolak, atuna, patatak… eraman beharko dute. 14:30ean marmitako plater bat aurkeztu beharko da Estalitako Pasealekuan. Parte hartzeko izen ematea Turismo bulegoan egin behar da irailak 28 baino lehenago. Talde bakoitzeko bost kidek sagardoa doan izango dute herri bazkarian (edalontziak emango zaizkie). Sari banaketa, bazkal ostean izango da Aldats pilotalekuan. Informazio gehiago 943 19 24 52 telefonora deituz.