MARRAZKI ETA MARGO IKASTAROA ESKAINIKO DU HAITZ-HAUNDI ELKARTE-ARTISTIKOAK

2014ko irailaren 15aMARRAZKI ETA MARGO IKASTAROA ESKAINIKO DU HAITZ-HAUNDI ELKARTE-ARTISTIKOAK

2014-2015 ikasturterako marrazki eta margo ikastaroak prestatzen hasi dira Debako Haitz-Haundi Elkarteko kideak. Ikastaro hauek gazteei zein helduei zuzenduak egongo dira eta interesatuek urrian izango dute izena emateko aukera.

Haitz-Haundi elkarteak 2014-2015 ikasturterako marrazki eta margo ikastaroak antolatuko ditu.

Ikastaroetako bat 9-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Kurtsoaren hasiera urriaren 20an izango den arren, urriaren 13an eman beharko dute izena interesatuek Osion, 16:30-18:30 bitartean. Gaztetxoentzako ikastaro hau astelehenetan izango da ordu eta erdiko bi txanda ezberdin egongo direlarik. Lehen txanda 16:30etik 18:00etara izango da eta bigarrena, aldiz, 18:00etatik 19:30era. Urte osoko matrikula 40 €-koa da eta ikastaro honen arduradunak Maite Iriondo eta Isidor Lamariano dira.

Helduei ere eskaintzen zaie marrazki eta margo ikastaroa 2014-2015 ikasturte honetan. Hauen kasuan, izen ematearen eguna eta kurtsoaren hasiera eguna berdinak dira. Urriaren 7an Kultur Elkartean agertuz gero izena eman eta ikastaroaz gozatzen has daiteke bat. Helduen ordutegia honakoa izango da: astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara eta urte guztirako matrikula 130 €-koa izango da Haitz-Haundiko bazkideentzat eta 160 €-koa, berriz, bazkide ez direnentzat. Beste kurtso honetako arduraduna Jose Ignazio Treku izango da.