MARTXOAK 8 “EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA”
2015ko otsailaren 28aAurten ere, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduko emakumeek batu egingo dira euren eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunaren alde borrokatzeko. Hori dela eta, aurten ere, Deban “Martxoak 8” ospatuko dugu hainbat ekintzen bitartez: bertso saioa, arroz desberdinen dastaketa, murala, kontzentrazioa, Capoeira inguruko saio monografikoa, protokoloaren sinadura ofiziala… Udalak, herriko eragile eta elkarte ezberdinekin batera Martxoaren 8rako programatutako jardueretan parte hartzeko deia luzatu nahi die Debako herritar orori eta bereziki emakumeei