Martxoaren 31ra bitartean eman daiteke izena Emakumea* surflari ikastaroetan
2022ko martxoaren 22aEmakumea* Surflari emakumeen artean surfa sustatzearen alde lanean ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta euskal kostaldeko herrietan emakumeei soilik zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu 2014az geroztik. Debako Udalak eta Emakumea* Surflari elkarteak lankidetza hitzarmena adostu dute 16 urtetik gorako emakumeei* zuzendutako ikastaroak sustatu eta pertsona hauen ahalduntze indibidual eta kolektiboa bultzatzeko asmoz.