Martxoaren 31ra bitartean eman daiteke izena Emakumea* surflari ikastaroetan

2022ko martxoaren 22aMartxoaren 31ra bitartean eman daiteke izena Emakumea* surflari ikastaroetan

Emakumea* Surflari emakumeen artean surfa sustatzearen alde lanean ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta euskal kostaldeko herrietan emakumeei soilik zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu 2014az geroztik. Debako Udalak eta Emakumea* Surflari elkarteak lankidetza hitzarmena adostu dute 16 urtetik gorako emakumeei* zuzendutako ikastaroak sustatu eta pertsona hauen ahalduntze indibidual eta kolektiboa bultzatzeko asmoz.

Ikastaroak apirilaren 2tik maiatzaren 29ra bitartean izango dira (apirilaren 16-17ko eta 23-24ko asteburuetan salbu): larunbatetan 3. eta 4. mailetako saioak eta igandetan 1. eta 2. mailetakoak, 9:30-11:30 edo 11:30-13:30 bitartean, 6 laguneko taldeetan. 

Emakumea* Surflari elkarteak ONSIDE funtsetako diru-laguntza jaso du. Kirolean genero berdintasuna sustatzen duten elkarteei bigarrenez emango zaien mundu mailako laguntza da. Modu horretan, langabezian dauden, 60 urtetik gora dituzten edo egoera zaurgarrian dauden pertsonek beherapena izango dute ikastaroaren kuotan. 

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek martxoaren 23tik 31ra bitartean eman beharko dute izena, dagokion kuotaren ordainketaren ziurtagiria eta izen-emate orria (webgunean, kiroldegian, liburutegian, harrera bulegoan eta turismo bulegoan eskura daiteke) Turismo Bulegoan entregatuta (943 19 24 52 · turismoa@deba.eus). Taldeak osatzeko izen-ematearen ordena errespetatuko da.


IZEN-EMATE ORRIA

MAILA AUKERAKETA