Martxoaren 8ari lotutako adierazpen instituzionala onartu du udalbatzak

2020ko otsailaren 28aMartxoaren 8ari lotutako adierazpen instituzionala onartu du udalbatzak

Otsaileko ohiko osoko bilkura egin du Debako udalbatzak hilaren 27an. Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako adierazpen instituzionala onartu da aho batez. “Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia” dela baieztatuz.

Honen bitartez, “Debako udalbatzak konpromiso irmoa adierazi du berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan”, hainbat neurri hartuz. Besteak beste, Tokiko Bizitzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Europako Gutunari atxikitzea. 

Dei egin die herritarrei Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Mugimendu Feministak, oro har, eta Debako talde feministak, Dunamis eta iruleak taldeek, Kultur Elkarteak eta Udalak, martxoaren 8rako antolatu dituzten mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten. 

Aho batez onartu ziren halaber, kulturako diru-laguntzen oinarriak eta bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eskualdeko (Soraluzen) etxebizitzaren hitzarmena. 2020Ko udaleku irekietarako diru-laguntza esleitzeko oinarriak ere onartu dira.

Adierazpen instituzionala: Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020