Joseba Sarrionaindiaren 'Narrazioak' landuko dute Irakurketa Klubaren martxoko saioan

2023ko martxoaren 10aJoseba Sarrionaindiaren 'Narrazioak' landuko dute Irakurketa Klubaren martxoko saioan

Martxotik ekainera arte lau saio egingo ditu Irakurketa klubak martxoaren 29an, apirilaren 25ean, maiatzaren 31n eta ekainaren 12an, hain zuzen ere.

16 urtetik gorakoentzat da ekimena. 19:00etatik 20:30ak bitartean izango da, eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Landuko den liburua, norberak eraman beharko du.

Harremanetarako: 943192560 / 697444074 eta ostolaza@deba.eus.

Martxotik ekainera ondorengo liburuak landuko dira:

- Martxoaren 29an, Joseba Sarrionandiaren 'Narrazioak', Asier Serranoren gidaritzapean.

- Apirilaren 25ean, Luisa Carnés-em 'Tea rooms', Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean.

- Maiatzaren 31n, Joxean Agirreren 'Solteroen dantzalekuak', Asier Serranoren gidaritzapean.

- Ekainaren 12an, Velma Wallisen 'Las dos ancianas', Ainhoa Aldazabal gidaritzapean.