Mendata Institutuko eskola garraioaren geltoki berria Lersundi kalean kokatuko da
2025ko irailaren 16aGeltoki berria Simon Besazaluze plazaren ondoan izango da, eta trafikoaren arintasuna hobetzea eta inguruko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea du helburu. Neurri horrek Mendata Institutuko ikasleei bakarrik eragingo die, eta Luzaro Ikastetxeko ikasleentzako zerbitzuak ez du aldaketarik izango.
Mendata Bigarren Hezkuntzako Institutuko eskola-garraiorako erabiltzen den autobus handiak sortutako trafiko-arazoak direla eta, zerbitzu horren geltokiaren kokapena aldatzea erabaki da. Neurri horrek eskoletara sartzeko eremuko zirkulazioa hobetzea eta autobusaren eragina murriztea du helburu, batez ere puntako orduetan.
Geltoki berria Lersundi kalean, Simon Besazaluze plazaren ondoan, egongo da. Aldaketa honen bidez, trafikoaren arintasuna hobetuko da eta erabiltzaile guztien segurtasuna bermatuko da, eskolako jardueren garapenari eragin gabe.
Garrantzitsua da adieraztea aldaketak Mendata Institutuko ikasleei bakarrik eragingo diela. Luzaro Ikastetxeko ikasleek autobus txikiagoa erabiltzen jarraituko dute, eta geltoki eta zerbitzu berarekin jarraituko dute, inolako aldaketarik gabe.
Aldaketa honek inguruko zirkulazioa eta segurtasuna hobetzeaz gain, eskola-garraioaren zerbitzua hobetzen du.