Mendiko hezeguneak ezagutarazteko irteera gidatua egingo du Geoparkeak otsailaren 9an

2019ko otsailaren 4aMendiko hezeguneak ezagutarazteko irteera gidatua egingo du Geoparkeak otsailaren 9an

Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bi adituren eskutik, balio natural handiko bi hezegune ezagutzeko aukera izango da: Artutzan eta Urritzuko putzuak.