Merkataritza eta ostalaritzan COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriak diruz laguntzeko deialdia argitaratu da

2020ko abenduaren 9aMerkataritza eta ostalaritzan COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriak diruz laguntzeko deialdia argitaratu da

Abenduaren 23ra arte aurkez daitezke Debako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan COVID-19ak eragindako egoerara egokitzeko hartutako neurriengatik laguntzetarako eskaerak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du aipatu laguntza.

Diruz lagunduko dira merkataritza eta ostalaritza sektoreetan jarduera ekonomikoa indarberritzeko sustatzen dituzten jarduketak, COVID-19aren eragina gutxitze aldera:

  • Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.

  • Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.

  • Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

 

Informazioa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala)

Informazio osoa (Espainiako Gobernua)

Zinpeko aitorpena