Merkatu Txikia 2014

2014/04/30
Larunbatean egingo da aurtengo lehen merkatu txikia, urtero bezala maiatzetik hasi eta urrira bitartean, hileko lehen larunbatetan. Bertan, herriko baserrietako produktuaz gain tailer ezberdinak izango ditugu.

Larunbatean, maiatzaren 3an,  9.00etatik 13.30etara, Estalitako pasealekuan parte hartuko dute:

  • Arrasketa
  • Kortaberri
  • Doniene
  • Lizarreta
  • Goikoetxe
  • Goikola

Baserri hauetako produktuak erosteko aukeraz gain, etxeko txikiak bertoko produktuak duten garrantziaz sentsibilizatu nahian, eguerdiko 12.00etan  "haziak ereiten tailerra" antolatu da.