Olatu batek Miramar estali du
2014ko irailaren 15aHemendik aurrera Itziartik Debara datozen guztiei Debako hondartzara heltzean olatu handi batek emango die ongi etorria . Hondartza ingurua txukundu nahian udalak Miramar eraikineko fatxadan mural handi bat margotzea erabaki zuen. Arte Factory enpresako gazteek izan dute lanaren ardura eta Udalak eskatu bezala Debako hondartzan surfean dabilen emakume surflari bat irudikatu dute.