Miren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria

2016ko urtarrilaren 19aMiren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria

Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, azken urteotako ekonomi krisiak dituen eraginak kontatu nahi dituen egitasmo batekin.

Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Garaterena eman du irabazletzat Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.