'Mujeres en construcción'

2022ko maiatzaren 28a'Mujeres en construcción'

Debako Bizikidetza Batzordeak antolatuta 'Mujeres en construcción' dokumentala emango da ekainaren 8an, 19:00etan, Kultur Elkartean.

Indarkeria politikoaren eragina zuzenean bizi izan duten hainbat emakumeren bizipenak aurkezten dira dokumentalean. Horrelako egoera zail bati aurre egiteko hainbat eredu ezagutu eta gainera, bi protagonistekin bertan hitz egiteko aukera egongo da. Informazio gehiago 685 720 032 telefonoan.