Mutriku-Deba zubiak Europa Nostra 2023 Sariaren plaka jaso du
2023ko urriaren 27a· Plaka Europar Batasuneko kultura-ondarearen arloko saririk ospetsuenetako baten sinbolo da.
Mutriku-Deba zubiak Europa Nostra 2023 Sariaren oroigarri den plaka jaso du gaur, azpiegitura birgaitzeagatik. Hau da, zalantzarik gabe, Europar Batasuneko kultura-ondarearen arloko saririk ospetsuenetako bat.
Plaka agerian geratu den ekitaldian izan dira Araceli Pareda (Hispania Nostrako presidentea), Alazne Txurruka (Debako alkatea), Joseba Palenzuela (Mutrikuko alkatea), eta Javier León de Fhecor eta Iñaki Jaime de Injelan (birgaitze proiektua idatzi duen taldeko ordezkariak). Ekitaldia amaitzeko, soka dantza egin dute Mutrikuko Gure Ametsa eta Debako Gure Kai taldeek.
Eguna jai giroan igaro da, eta musika elektronikoko kontzertu batekin bukatu da.




