N-634 errepidea moztuta egongo da abenduaren 5ean eta 12an gauez

2020ko abenduaren 3aN-634 errepidea moztuta egongo da abenduaren 5ean eta 12an gauez

Deban N-634 errepidea zeharkatzen Hondartza kaleko trenbideko tunela konpontzeko lanak egiteko, errepidea itxi egingo da Itziarko biribilgunetik puntu horretara, abenduaren 5etik 6ra eta 12tik 13ra bitarteko gauetan, 23:00etatik 07:00etara. Zirkulazioa eteteko arrazoia, gaur egun hormigoi armatuzkoa den galtzada gaineko zubibidearen baoaren ordez, hormigoizko lauza duen altzairu herdoilgaitzezko beste bat jartzea da.

Errepidean eragina duen bao nagusiak 4,32 metroko galiboa du, eta kalte handiak ditu ibilgailu astun handien talken ondorioz. Euskal Trenbide Sareak bao hori eraitsi eta bere ordez altzairu herdoilgaitzezko beste bat jarriko du, galibo pixka bat altuagoa duena, 4,65 metrokoa, hain zuzen ere. ETSk jakinarazi duenez, ibilgailuen zirkulazioari eragiteaz gain, inguruko eraikinek ere jasango dute eragina, obrek sortuko duten zarata dela eta.