Nagusientzako jarduerak

2023ko irailaren 13aNagusientzako jarduerak

Arbil Jubilatuen Elkarteak, Debako Udalaren laguntzarekin nagusientzako jarduera desberdinak antolatu ditu urte honetarako eta hurrengorako. Debako Udalak nagusientzako jarduerak sustatzen lagundu nahi du.

Ekintzak astelehenetik ostiralera bitartean egingo dira. Astelehenean, arrauna antolatu dute (9:30-10:15/10:15-11:00/11:00-11:45) debako kiroldegian. Informazio gehiago: 943 19 22 62. Asteartean, dantza latinoak (9:30-10:45/11:00-12:15) Musika Eskolan. Informazio gehiago: 943 19 22 62. Asteazkenean, STEP (10:00-11:00/11:00-12:00) debako kiroldegian. Informazio gehiago: 943 19 22 62. Ostegunean, Arbil jubilatu elkarteak hilean behin hitzaldiak antolatuko ditu, garapen mental eta emozional osasungarria helburu hartuta. Ostiraletan, debako polikiroldegian gimnasia zirkuituak (10:15-11:15/11:15-12:15) informazio gehiago: 943 19 22 62 telefonora deituz. Arbil jubilatu elkarteak kurtsoak eta tailerrak antolatuko ditu: erabiltzaileentzako informatika, mugikorraren oinarrizko aplikazioak, argazkilaritza ikastaroa mugikorrarekin, sukaldaritza ikastaroa gabonetan, memoria tailerrak eta puntuzko tailerra.