Nazioarteko Garapenerako diru-laguntzen deialdia onartu da

2021ko martxoaren 18aNazioarteko Garapenerako diru-laguntzen deialdia onartu da

Oinarri hauen helburua da diru laguntzak emateko modua zehaztea, entitate juridikoen bitartez garapenerako kooperazio proiektuak burutzeko; GGKEen bitartez, kongregazio erlijiosoen bitartez, edota fundazio eta antzekoen bitartez. Deialdia GAOn argitaratuta 30 egun egongo dira proiektuak eta eskaerak aurkezteko.

Informazioa dagoeneko webgune honetan argitaratuta dago, Bekak eta diru-laguntzak atalean. 

Bost laguntza-lerro aurreikusten dira: 

  • Kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak (38.266 ).

  • Garapenerako sentsibilizazio- edo/eta hezkuntza-jarduerak finantzatzeko diru laguntzak (1.180 €).

  • Larrialdi kasuetan ekintza humanitarioak finantzatzeko diru laguntzak (12.272 €).

  • Adin txikikoen aldi baterako harrerak finantzatzeko diru laguntzak (2.454 €) .

  • Herriko gazte (18-35 urte) kooperatzaileentzat laguntzak (6.141,9 €). 

Udalak diru laguntza gai diren 5 lerroetan ipinitako kopuruak birbanatzeko aukera izango du, zirkunstantziek hala gomendatzen badute.