Neguko oporretarako egitarau oparoa prestatu du Debako Gaztelekuak

2020ko abenduaren 21aNeguko oporretarako egitarau oparoa prestatu du Debako Gaztelekuak

2020a bukatzear dagoela eta urte "berezi" hau elkarrekin ukitu propio batekin amaitzeko helburuarekin prestatu dute neguko oporretarako egitaraua. Mugak-muga, datozen opor hauetan ezingo dira urtero lez egin ohi diren irteerak egin, baina ekintza berezia prestatu da 2005ekoekin elkarlanean: Gaztelekua lasergune bilakatuko dute.