Neguko oporraldirako eskaintza osatu du Gaztelekuak

2021ko abenduaren 23aNeguko oporraldirako eskaintza osatu du Gaztelekuak

Gaztelekuan bonboien salmenta eta azokekin amaituta ekintza bereziak egingo dituzte neguko oporraldian.

Gaztelekuan bonboien salmenta eta azokekin amaituta ekintza bereziak egingo dituzte neguko oporraldian.

Goizez, ekintzak izango dira, esaterako, Txuri Urdinera eta Salting-era irteerak egingo, pala txapelketa fontoian eta Gaztelekuan Laser Gunea montatuko dute. Ekintza hauetan parte hartzeko, izena ematea ezinbestekoa da.

Arratsaldez, berriz, ia egunero zabalik egongo da, futbolin txapelketa, bingoa, minifutbol lehiaketa, partxisa... bezalako jarduerekin.

Oraingoan ere, Covid egoeraren arabera ekintzak moldatuko dira beharrezkoa bada.​