Neurri berriak COVID-19aren hedapena gelditzeko: gazte lokalak itxita

2020ko uztailaren 17aNeurri berriak COVID-19aren hedapena gelditzeko: gazte lokalak itxita

Atzotik aurrera (uztailak 16) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea. Horrekin batera Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, debekatuta dago gazteen lonjetan egotea. Horregatik, udalak hauek ixteko agindua eman du. Eta tabernetan gehienez ere 10 pertsonako taldeak batu daitezke.