Nibelazio lanak egingo dira datozen egunotan Debako hondartzan, udako zerbitzuak prestatzeko

2025ko maiatzaren 5aNibelazio lanak egingo dira datozen egunotan Debako hondartzan, udako zerbitzuak prestatzeko

● Maiatzaren 6an, 7an eta 8an lurra egokitzeko lanak egingo dira, eta, horren ondorioz, hondartzaren zati bat itxita egongo da lanak irauten duten bitartean.

Toldoak eta udako gainerako zerbitzuak behar bezala instalatzeko, Debako Udalak lurra berdintzeko lanak egingo ditu maiatzaren 6, 7 eta 8an hondartzaren ekialdean. Lan horiei esker, lurra egokitu ahal izango da datorren udako denboraldiari begira, erabiltzaileentzat esperientzia hobea bermatzeko.

Egun horietan, hondartzaren zati bat itxita egongo da segurtasun arrazoiengatik eta lana aurrera eramateko, Udalak herritarren ulermena eskertu du eta gogorarazi du jarduera horiek beharrezkoak direla Debako hondartzan eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna mantentzeko.