Norbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra

2017ko martxoaren 31aNorbere gorputzarekin konektatzeko dantza eta mugimendu tailerra

Debako Udaleko Berdintasun sailak Dantza Mugimendu Terapian oinarritutako ikastaroa antolatu du udaberriko hilabete hauetarako. Saioak larunbatetan egingo dira Agirre Jauregiko dantza gelan, 10:30etik 12:30era bitartean.

Debako Udaleko Berdintasun sailak emakumeei zuzendutako beste dantza tailer bat antolatu du udaberri honetarako. Oraingoan, ez da egun bakar bateko tailer bat izango; apiriletik ekainera bitarteko ikastaroa baizik. 

Ikastaro honetan ariketa ezberdinen bitartez gorputzari modu librean mugitzen utziko diogu, barne emozio eta beharrei so eginez. Honela, gure gorputzak momentuan behar duena antzeman eta mugimenduarekin momentuko esperientzia sendatzailea biziko du.

Tailerra apirilaren 8an hasiko da eta ekainaren 17ra bitarte sei saio izango ditu Dantza Mugimendu Terapian oinarrituta. Tailer hauek larunbatetan egingo dira, goizeko 10:30etik 12:30era Agirre jauregiko dantza gelan. Hilabete bakoitzeko bi saio egingo dira, honako egunetan: aprilaren 8 eta 22an, maiatzaren 6 eta 27an eta ekainaren 3 eta 17an, hain zuzen.

Ikastaroaren prezioa 65 €-koa izango da eta izena emateko interesa dutenek 605 748 579 telefonora deitu beharko dute apirilaren 6a baino lehen.